Gabonei amaiera emateko, Errege Magoak izango dira eskualdeko herrietan bisitan, itsasontziz, trenez, karrozetan... iritsita. Erregeen etorrera iragarriz, aurretik Bizarzuri edota erregeen postariak eta pajeak etorriko dira haurren gutunak jasotzera.
URTARRILAK 4, LARUNBATA
Aia. 19:00etan, Bizarzuriren etorrera.
Azpeitia. 17:30etik aurrera, Errege Magoen pajeen bisita, Sanagustinpean edo udaletxeko arkupeetan.
Getaria. 18:30ean Bizarzuri ariko da Errege Magoentzako eskutitzak jasotzen.
Zarautz. 16:30ean Santa Ana egoitzatik aterata, herriko kaleetan zehar ibilaldia egingo du Bizarzurik. 17:00etan, Lege Zaharren enparantzan jasoko ditu eskutitzak. Eguraldi txarra eginez gero, Gaztelekuan.
Zumaia. 18:00etatik aurrera Erregeen pajeek gutunak jasoko dituzte Beheko plazan.
URTARRILAK 5, IGANDEA
Aia. 18:00etan, Errege Magoen desfilea herrian barrena.
Aizarnazabal. 18:00etan, Errege Magoen desfilea Atari Soro frontoian.
Azkoitia. 16:30ean, Erregeen pajeak eskutitzak jasotzen ariko dira eliz atarian. 19:30ean, Errege Magoen desfilea izango da Azkoitiko kaleetan zehar, Santa Klaratik abiatuta. Plazan, Herodesen gaztelua bisitatuko dute, eta ondoren, eliz atarira iritsiko dira.
Azpeitia. 17:30ean Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiaren aurrean izango dira Errege Magoak. Txu-txu trenean iritsiko dira herrira. 19:00etan hasiko da desfilea, igerileku aurretik.
Getaria. 18:30etik aurrera, Errege Magoen desfilea herriko kaleetan zehar.
Orio. 11:00etan, Anibarko Portutik aterako da Bizarzuri, Errege Magoen postaria. 17:00etan Erregeen desfilea herrian barrena. Karela kiroldegian bukatuko dute ibilbidea.
Zarautz. 18:30ean, Errege Magoen desfilea, Bizkaia kaletik abiatuta. Lege Zaharren enparantzan Jesusi abestuko diote, eta zaharren egoitzara joango dira.
Zestoa. 18:30etik aurrera, Errege Magoen desfilea. Arroa Behean, 18:30ean tren geltokira iritsiko dira Errege Magoak, eta ondoren, umeen danbor hotsen laguntzarekin, Karmengo Amaren elizara joango dira opariak ematera.
Zumaia. 18:30ean abiatuko da desfilea, Ludotekatik. Bertara itsasontziz helduko dira hiru erregeak. Ondoren, herriko plazan, Jaiotzan eskaintza egin ostean, Ludotekan amaituko da. Aurrez, Erregeak Otezurin eta San Juan egoitzetan egongo dira.