HITZAk Gabon gehigarriko orrietan zaku hori bat eta zaku urdin bat ezkutatu ditu. Olentzeroren eta Errege Magoen zakuak dira, eta noski, oparia dute barruan. Guztira sei sari: kilo bat antxoa buztinezko ontzian, Maisor artisau kontserben eskutik (2 sari guztira); eta Basa Lore txakolin sorta: Igartzeta bi txakolin botila, Basa Lore botila bat eta ardoa zerbitzatzekoa (4 sari guztira).
Parte hartzeko, deskargatu hemen Gabon gehigarria, aurkitu zakuak, eta bidali erantzuna urolakosta@hitza.eus helbidera, zehaztuta zein orritan eta non dauden zakuak. Parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 7a da, asteartea. Ez da harpideduna izan behar zozketa honetan parte hartzeko.
Zorte on!