Getariako haurrek esperientzia polita bizitzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean, Berdura plazan. Judas Arrieta artista hondarribitarrak gidatuta, balea baten iruditako zuten plazako horma batean. "Helburua balea bat irudikatzea, baina haurren mundura eramanda. Haurrak ikusten ditut beti bideojokotan jolasten, eta ekintza honekin erakutsi nahi diet estetika hori kalera atera daitekela, pantailatik atera, eta beraiek erabiltzen dituzten pertsonaje horiekin muralak egin daitezkela eta baita ingurunea eraldatu ere".
Murala plazan mantenduko da, osatzen duten piezak bere kabuz erortzen diren arte.