Atzerapenak edo aldaketak egon daitezke gaur eguerdian Zumaia-Donostia autobus zerbitzuetan

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 16a

Euskotrenek ohar bidez jakinarazi duenez, Donostian egingo den manifestazio batek eragina izango du Lurraldebuseko Zumaia-Donostia UK09, UK10 eta UK11 autobus zerbitzuetan.

Gaur eguerdirako nonbait manifestazio bat dago deituta Donostian, 12:30erako. Hori dela-eta, Euskotrenek jakinarazi du atzerapenak egon daitezkeela Lurraldebusen zerbitzu batzuetan. Hain zuzen, Zumaia-Donostia UK09, UK10 eta UK11 autobus zerbitzuetan.

Garraiobide publikoen euskal erakundeak ez du zehaztapen gehiago eskaini, baina beraiekin harremanetan jartzeko bideak zein diren gogorarazi du:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide