Zuzenean emango dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 14a

Saio osoa webgune honetan ikusteko aukera egongo da, zuzenean, gaur 17:00etatik aurrera. Zortzi bertsolarien artean Jon Maia zumaiarra eta Beñat Lizaso azpeitiarra ariko dira lehian txapelaren bila.

Jon Maia eta Beñat Lizaso, finalaren atarian solasean (Julene Frantzesena)

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa sartu da azken txanpan. Maiatzaren 4an hasi zuen bidea 84 bertsolarirekin, eta gaur jokatuko dute finala zortzi bertsolarik. 17:00etan hasiko da saioa Donostian, Illunben. Zortzi partaideen artean dira Jon Maia zumaiarra eta Beñat Lizaso azpeitiarra.

Asko eta asko bertaratuko dira oholtza ondora, baina joan gabe gelditzen direnek ere izango dute saioa zuzenean jarraitzeko aukera. Esaterako, atari honetan bertan. Izan ere, ETBren eskutik, zuzenean emango dugu finala streaming bidez, 17:00etatik aurrera.

Finalean, aurreneko aldiz, lau emakumek eta lau gizonek hartuko dute parte: Agin Laburu, Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Jon Maia, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran bertsolariek abestuko dute, hain zuzen.

ERREPORTAJEA. Berria eta betikoa, parez pare.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide