Gaur, Espainiako Kongresuko diputatuak eta Senaturako senatariak aukeratuko dituzte herritarrek, eta eskualdean 57.477 herritar daude deituta botoa ematera. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorretako datuekin alderatuta, bi puntu behera egin du parte hartzeak Urola Kostan. 18:00ak arte, eskualdeko herritarren %58,68 bertaratu da hautetsontzietara bozkatzera; apirilean, aldiz, %60,79koa izan zen parte hartzea ordu horretan.
Euskal Autonomia Erkidegoan ere behera egin du parte hartzeak apirileko hauteskundeekin konparatuta. 18:00ak arte herritarren %57,60 joan dira hauteslekuetara botoa ematera, aurreko hauteskundeetan baino bi puntu eta erdi gutxiago. Gipuzkoa mailan ere joera bera nabarmendu dute, hautesleen %56,81ek bozkatu baitute 18:00ak baino lehen; apirilean %60,03 zen parte hartzea 18:00etarako.
18:00etako parte hartze datuak, herriz herri:
Aia
Gaur: %49,18
2019ko apirilean: %56,30
Aizarnazabal
Gaur: %53,55
2019ko apirilean: %60,44
Azkoitia
Gaur: %58,26
2019ko apirilean: %60,63
Azpeitia:
Gaur: %55,14
2019ko apirilean: %60,58
Beizama
Gaur: %42,98
2019ko apirilean: %53,10
Errezil
Gaur: %50,34
2019ko apirilean: %59,91
Getaria
Gaur: %67,12
2019ko apirilean: %70,94
Orio
Gaur: %57,40
2019ko apirilean: %61,32
Zarautz
Gaur: %61,76
2019ko apirilean: %65,97
Zestoa
Gaur: %56,54
2019ko apirila: %60,19
Zumaia
Gaur: %59,26
2019ko apirila: %59,35