Inoiz baino biziago egoten dira egunotan hilerriak. Sendiaren hilobiak txukuntzeko aprobetxatzen dituzte Domu Santu Egunaren bezperak askok. Marmola garbitzeko, gehiegi hazi diren belarrak mozteko, konpondu beharrekoa konpontzeko. Eta hala, lorez eta kolorez betetzen dira hilerriak. Hildakoak gogoratzeko eguna da gaurkoa, Santu Guztien Eguna.