Zestoako Agiro mendi klubak Zarautzera irteera prestatu du igande honetarako, han ospatuko den Kilometroak festaz gozatzeko. Zestoa-Aizarnazabal-Indamendi-Zarautz ibilbidea egingo dute, 14, 5 kilometroko ibilaldia osatuz.
09:00etan irtengo dira mendizaleak Gurutzetik eta parte hartu nahi dutenek ordurako bertara azaltzea nahikoa izango dute, ez dago aurrez izena eman beharrik.