Bi autoren arteko istripua izan da gaur arratsaldean Azpeititik Urrakirako bidean, GI-3740 errepidean. Bi ibilgailuk talka egin dute 15:45 aldera, eta ondorioz, bi lagun arin zauritu dira. Anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira ezbeharraren gunera, eta zaurituetako bat Zumarragako Ospitalera eraman dute. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, itxita izan da errepidea, baina dagoeneko (18:00) zabaldu dute.