Gaur goizeko 10:00etan, Donostiako X. Kaiarriba estropada jokatu dute KAE 1 Ligako traineruek, eta Zarauzko Arraun Elkarteko Enbata ontzia nagusitu da, 20:19,43 denbora eginda. Zumaiarrak lehen txandan aritu dira, aise irabazi dute 20:44,43 denborarekin. Bigarren txandan Getariak bakarrik egin du denbora hobeagoa, eta hirugarrenean Zarautzek eta Deustok. Ohorezko txandan aritu diren Donostiarrak eta San Juanek denbora txarragoa egin dute Zumaiak baino. Bandera, beraz, Zarautzek eraman du etxera, Getaria izan da bigarren, Deusto hirugarren eta Zumaia laugarren.
Honakoa da estropadako sailkapena:
| Elkartea | Denbora | ||
|---|---|---|---|
| 1º | ZARAUTZ-BABYAUTO | 20:19,43 | |
| 2º | GETARIA | 20:23,09 | |
| 3º | DEUSTO-BILBAO | 20:35,16 | |
| 4º | ZUMAIA-DELTECO | 20:44,43 | |
| 5º | DONOSTIARRA | 20:48,84 | |
| 6º | SDR PEDREÑA-GRUPO DYNASOL | 20:49,37 | |
| 7º | ARKOTE HELVETIA | 20:50,35 | |
| 8º | IRC SANTOÑA | 20:54,79 | |
| 9º | SAN JUAN | 20:56,26 | |
| 10º | CAMARGO | 20:59,10 | |
| 11º | HIBAIKA | 21:13,52 | |
| 12º | LAPURDI | 21:25,75 |