Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak dantza ikuskizunerako eta Gipuzkoa Basket GBC-Real Madrid ssakibaloi partidarako sarrerak zozkatuko dira HITZAkideen artean. Dantza ikuskizuna Azpeitiko Soreasu antzokian izango da eta saskibaloi partida Donostian Gipuzkoa Basket Klubean.
Zozketetan parte hartzeko HITZAkide Txokoan egin behar da klik.
Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak MugMus laborategiaren ikus-entzunezkoa da, eta ostiralean (maiatzak 24) izango da, 21:30ean, Azpeitiko Soreasu antzokian. Mugimenduak eta musikak bat egingo dute ikuskizunean, eta hainbat elementuri keinu eginez "Oteizaren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraiki" nahi dute. "Mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, hitzaren, hotsen, espazioaren trataeraren… harilkatze fin baten bitartez ikuslea oharkabean aipaturiko elementu horietatik guztietatik bidaiaraziko da MugMus Laborategiak eginiko irakurketa propio honen bitartez". Azpeitiko Kulturaz kooperatibak pertsona batentzako bi sarrera eman dizkio Urola Kostako HITZAri HITZAkideen artean zozkatzeko.
Gipuzkoa Basket GBC-Real Madrid saskibaloi partidarako sarrerak ere zozkatuko dira HITZAkideen artean. Partida igandean (maiatzak 26) jokatuko da, 12:30ean, Donostian. Kasu honetan, GBCk Urola Kostako HITZAri pertsona batentzat bi sarrera eman dizkio.