Pulierreportajea

Oteitza Lizeo Politeknikoa eta enpresak harremanak sendotzen

Oteitza Lizeo Politeknikoa 2019ko maiatzaren 16a

Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoak eta zenbait enpresek, elkarren arteko lankidetza sustatzeko kolaborazio formula desberdinak gauzatu dituzte. Hurrengo ikasturteari begira, aurtengo Lanbide Heziketako ate irekiak maiatzaren 22an 17:00etatik 20:00tara izango da.

Oteitza Lizeo Politeknikoak eta zenbait enpresek, elkarren arteko lankidetza sustatzeko kolaborazio formula desberdinak gauzatu dituzte. Kolaborazio hauek, Oteitzak Lanbide Heziketan dauzkan gaurko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko balio izango dion laguntza ematea datza. Oteitzak Lanbide Heziketako eremuan bailarako enpresa eta pertsonei egiten dion ekarpenari errekonozimendua jasotzen du babes ekonomikoen bidez. Enpresaren ikuspuntutik berriz, Oteitzarekin harremanak sendotzeko balio izango duen formulak jasotzen ditu lankidetza hitzarmenak.

Kalitatezko ikaskuntza-irakaskuntza metodologia berrien gelaratzeen suposatzen duten instalakuntzen egokitzapenak; Ekipamendu tekniko eta teknologikoen eskuratzeak; eta irakasleen formakuntza teknikoei aurre egiteko ezinbestekoak diren atal nagusiei aurre egiteko balio izango dio Oteitzari enpresekin gauzatutako hitzarmenek. Horrela, ondorengo enpresak hauek atxikitu dira oraingoz: Indaux (Getaria); GKN Driveline (Zumaia); KSB Itur (Zarautz); Ondozabal (Aia-Orio); Joxe Mari Bidetik (Zumaia); Fresmak (Zarautz); Ayra Cardan (Itziar); WEC (Itziar); Engranajes Juaristi (Zarautz); Plasticos Urteta (Zarautz).

Oteitzaren aldetik, enpresa gehiagotara iristea daukate helburu. Izan ere, gaurko errealitatean oinarritutako egoerak ez dio bermatzen Lanbide Heziketako Itunpeko Zentru bati, etorkizun hurbilei aurre egiteko baldintzak Hezkuntza Sailaren aldetik. Horrela, etorkizuneko eskakizunei taxuz aurre egiteko, ikasleei maila altuko prestakuntza formatiboa eskainiz eta ondorioz, enpresentzat eta bailarentzat ekarpen interesgarria arlo sozioekonomikoan eraginez, elkarlanean eta aliantzetan oinarritutako harremanetatik etorriko dela diote benetazko onura eragile desberdinei.

Enpresekin aliantzak eta kolaborazioak gauzatzea dela bidea diote baina benetazko bermea izan dezan, gure bailaran sektore industrialeko lanbide heziketako ikastetxe bakarrari instituzio publikoen atxikimendu aktibo bat egotearen garrantzia behin eta berriz diote. Horrela, Gipuzkoan badaudela formulak esanez, non instituzio publikoek tokian-tokiko lanbide heziketako ikastetxeek babesten dituzten oztopo guztien gainetik.

Hurrengo ikasturteari begira, aurtengo Lanbide Heziketako ate irekiak maiatzaren 22an 17:00etatik 20:00tara izango da. Bertan, ikastetxearen instalakuntzak ikusteko aukera izateaz gain, orientazio pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute bertaratutako guztiek. Aprobetxatu aukera!

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide