Urola Kostako HITZAk aste honetako HITZAkideen Txokoko zozketak egin ditu. Gaur, ostirala, Azpeitiko Soreasu antzokian izango den Jokoz kanpo antzezlanerako bost sarrera bikoitz eta gaur, ostirala, Azkoitiko Baztartxon izango den Anthony Blake ilusionistaren ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu.
Lourdes Sudupe Sudupek (Azkoitia), Pepita Ostolaza Lazkanok (Azpeitia), Jose Ignacio Etxeberria Lizasok (Orio), Maria Angeles Eizagirre Larrañagak (Zarautz) eta Ibai Aldalur Eguzkitzak (Azpeitia) bina sarrera eskuratu dituzte gaur Borobil Teatroaren Jokoz kanpo antzezlana ikusi ahal izateko, 21:30ean hasita, Azpeitiko Soreasu antzokian. Lagun Onak futbol taldeak antolatu du emanaldia, klubaren 75. urtemuga dela eta.
Arantxa Alkorta Olidenek (Zumaia) eta Mari Jose Iturria Etxenagusiak (Azpeitia) bina sarrera eskuratu dituzte Anthony Blakeren magia ikuskizuna ikusteko gaur, 22:00etan hasita, Azkoitiko Baztartxo antzokian.
Egin HITZAkide!
Urola Kostako HITZAren harpidedun egin zaitezke. HITZAkide eginez gero, eskualdeko informazioa sarean jasotzeaz gain, Urola Kostako HITZA egunkaria jasoko duzu astean lau egunetan, eta hedabideak kaleratzen dituen bestelako produktuak –gehigarriak, urtekaria...– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, HITZAkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. HITZAkide egin nahi dutenek 943-30 30 35 telefono zenbakira deitu, hitzakide@hitza.eus helbidera mezua idatzi edota Internetez urolakosta.hitza.eus/hitzakide/ helbidean egin dezakete.