Astebete baino gehiago darama errepidean Korrikaren 21. edizioak, euska-
raren aldeko ekimen erraldoiak. AEKren furgonetari jarraituz, bihar iritsiko da Urola Kostako herrietara. Zehazki, Azkoitian sartuko da lehenengo, 08:30 inguruan, Azkaratetik. Azkoitia igaro ostean, Azpeitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio zeharkatuko ditu, hurrenkera horretan. 103 kilometroko ibilbidea izango da Urola Kosta eskualdean zehar egingo duena Korrikak; hain zuzen ere, 1930.etik 2033.era bitartekoa.
Herriz herri, eragile, elkarte zein talde desberdinen eskuetatik igaroko da apirilaren 14an Gasteizen irakurriko duten mezu ezkutua daraman lekukoa. Eskualdeko ehun eragiletik gora izango dira bihar goiz eta arratsaldeko aurreneko partean Korrikaren lekukoa eskuz esku pasatuz eramango dutenak ibilbidea jarraituz.
Korrika herritik igarotzen den eguna ospakizunetarako aprobetxatuko dute eskualdeko hainbat herritan. Gaur, Korrika Kulturalaren azken ekimena izango da Zumaian, eta Azkoitian, Korrika Txikia ospatuko dute herriko ikastetxeetako ikasleek.
Gainontzeko herrietan bihar egingo dituzte Korrika Txikia eta bestelako ekimenak. Batzuk Korrika nagusia igaro ostean, beste batzuk lehenago, beste batzuetan Korrika nagusiarekin egingo dute bat txikiek...
Arratsalderako Korrika Gipuzkoako beste txoko batzuetan barrena ibiliko bada ere, ospakizunek aurrera jarraituko dute Urola Kostako zenbait herritan.
Igandean, apirilaren 14an, bukatuko da 21. Korrikaren edizioa Gasteizen. Hara joateko autobusak antolatu dituzte Urola Kostako hainbat herritatik, Oriotik, Zarauztik, Getariatik, Zumaiatik, Zestoatik, Azpeititik eta Azkoititik, hain zuzen ere.
Egitaraua
Gaur, apirilak 11
Azkoitia
16:30. Korrika Txikia ikastetxeetatik abiatuta. Amaieran, mezuaren irakurketa, bertsoak eta koreografia lehiaketako irabazleen dantza erakustaldia.
17:00. Kantu saioa eta txokolatada, herriko plazan.
Zumaia
22:00. Laburbira, Aita Mari aretoan.
Bihar, apirilak 12
Azpeitia
09:30. Ikastetxeetako ikasleak Korrika nagusiaren atzetik ibiliko dira. Korrika igarotzean, ordezkariak udaletxera igo eta Korrikaren mezua irakurriko dute.
Getaria
Goizean, Korrika Txikian aterako dira Iturzaetako eskolako ikasleak eta Guraso Elkartekoak.
Orio
11:00. Korrika Txikia, Bikamiotatik abiatuta.
19:00. Bertso saioa, Gabon tabernako tunelean.
21:00. Korrikazaleen afaria Gure Etxea elkartean.
Zarautz
17:00. Zumba, Lege Zaharren enparantzan.
19:00. Kontzertuak, Putzuzulo gaztetxean: Optika eta Kokein.
Zestoa
11:00. Eskoletako umeek Korrika Txikia eta hamaiketakoa izango dituzte, Portalen.
21:00. Bertso Afaria, Gaztetxean.
Kilometroz kilometro
AZKOITIA, 08:35
1930A. Ama Madalen, Azkarateko tunelaren irteeran.
1930B. Azkoitri triatloi kluba, Madariagako bidegurutzean.
1931A. Muxuxo lagun taldea, Azkarateko zubiaren hasieran.
1931B. Herrixen, Azkarateko aurreratzeko erreian.
1932A. Beñat Plazaola eta Iraitz Korta, 2.500 metroko kartelean.
1932B. Txintxarri lokala, Olasorako bidegurutzean.
1933A. Alai Batza, Zuluetan.
1933B. Iraurgi abesbatza, 30 kilometro parean.
1934. Matadeixe, Baztarrikaldeko biribilgunean.
1935. Floreaga ikastetxea, Teklan.
1936A. Xabier Munibe Ikastola, eskolen bidegurutzean.
1936B. Um Blem Ble elkartea, Xabier Munibe atzeko biribilgunean.
1937A. Umore Ona elkartea, Norderako bidegurutzean.
1937B. Anaitasuna futbol taldea, Haurreskolako bidegurutzean.
1938. Azkoitiko AEK, Trino Uria kaleko zubiaren amaieran.
1939. Erniarraitz bertsozale elkartea, Eroski txikian.
1940. Biharko-San Jose Egoitza, Eliz atarian.
1941. Bizilore Eskola Aktiboa, liburutegiaren parean.
1942. Maxixatzen, Intsaustiko bidegurutzean.
1943A. Azkoitia BHI, Etxe Zuri baserriaren aurreko bidegurutzean.
1943B. Izarraitz Lanbide Heziketa, Etxe Zuri alboko biribilgunean.
1944. Basokerrak lagun taldea, Txiki Golf parean.
1945. Azkoitiko Udala, Santutxoko etxetxoan.
AZPEITIA 09:24
1946. Center Pont, Munategin.
1947A. Tienda Azul, autoeskolan.
1947B. Iraurgi ISB, Loiolako zubian.
1948. Bieleko langileak, Kiruriko aparkalekuan.
1949A. Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Loiola etorbideko biribilgunean.
1949B. EH Bildu, Etxebeltz-Izarrako parkearen atzean.
1950A. LAB, Sortu, Orkatz, Sanjuandegirako zubi amaieran.
1950B. Baigera, igerilekuan.
1951. Errezilgo herri eskola, Sanjuandegiko Baigeran.
1952A. Azpeitiko Sare, Barrenetxe auzoko biribilgunean.
1952B. Gure Esku Dago, Ikastola Karmelo Etxegaraiko bidegurutzean.
1953. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola, Sanjuandegiko biribilgunean.
1954. Iraurgi Ikastetxea, anbulatorioan.
1955A. San Martin egoitza, Artzubian.
1955B. Elikagunea, Azoka Plazan.
1956. Lagun Onak MB, Enparan Dorretxeko biribilgunean.
1957A. Azte, Enparango zubitik kalerako kantoian.
1957B. Lagun Onak F.T, Orkatz parean.
1958A. Azpeitiko Udala, Plaza Txikian.
1958B. Urola Kostako Hitza, Elizkalean.
1958C. Kimu bat, parrokian.
1959A. Erniarraitz, Soreasun.
1959B. Sammic, Julian Elortza autobus geltokian.
1960. Domusa teknik, Enparan dorretxeko biribilgunea.
1961. Basanderiek eta Ernai, Trenaren Museoan.
1962. Zezenbeltz, Urola kaletik Zestoarako errepiderakoan.
1963. San Agustin eta Kulturaz Kooperatiba, Ezkuztan.
1964. Ziripot eta Zulozabal, Basabeko zubian.
1965. Bertan merkatari elkartea, Gaztañazabal sarreran.
1966. Sarralle, Gaztañazabal.
1967. Elkar-ekin, KM 11-n
1968. Sokaitz eskalada taldea, gasolindegi sarreran.
1969A. Oilo Soro eta Gure Ametsa, Badiolegiko bidegurutzean.
1969B. Azpeitiko Udala, Danonako biribilgunean.
1969C. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko langileak, zabalune aurreko bidegurutzean.
1970. Arroita elkartea, Larzar eta Larberri baserri artean.
1971. Uztarria eta Eregi, KM 9-n.
1972. Ikasberri kirol elkartea, Lasao sarrera.
zestoa 10:35
1973A. Zestoako EH Bildu, Lasaoko autobus geltokian.
1973B. Lasaoko auzo elkarteak, KM8+-n.
1974A. Zestoako Udala, Mallas lantoki aurreko zubian.
1974B. Zestoako futbol taldea, zabalgunean.
1975. ETB Klaudio Landa, Bainuetxean.
1976. Zestoako herri eskola eta Ekain Guraso elkartea, Arozena hotelean.
1977. Aizarnako eskola eta Ahurra guraso elkartea, Gurutzean.
1978A. Udaleko langileak, gasolindegian.
1978B. Zestoan merkatari elkartea, gasolindegitik behera.
1979. Musika eskola, Danbolin, Gaztetxea, AEK eta Itxaropena, harrobian.
1980A. Iraeta Denon Artean, Iraetan.
1980B. Korrika Lagunak, frontoian.
1980C. San Juan egoitza, autobus geltoki inguruan.
1981. Aizarnazabalgo Udala, goiko zubian.
1982A. Arroa Goiko auzo elkartea, Oliden baserriko bidegurutzean.
1982B. Arroabeko eskola, biribilgunean.
1983. Bakun itzulpenak, Agoteko bidegurutzean.
1984. Arroabeko auzo elkartea, Bombas Azcuen.
ZUMAIA 11:19
1985A. Bertso eskola.
1985B. LAB.
1986A. Algorri Taldea.
1986B. Ostarrena Zine Kluba.
1987A. Sortu.
1987B. Baleike.
1988A. EH Bildu.
1988B. Inpernupe eta Presoen Lagunak.
1989. Zumaiena.
1990A. Ernai.
1990B. Astindu dantza taldea.
1991A. AEK.
1991B. Herri Eskola.
1992A. Emakume Etxea.
1992B. Erkide K.E.
1993A. EAJ.
1993B. Pulpo eskubaloi elkartea,
1994A. Mantzior elkartea eta Kolarre guraso taldea.
1994B. Zumaiako Udala.
1995A. Torreberri gaztetxea.
1995B. Athleticeko Peña.
1996. Lubaki Guraso Elkartea.
1997A. Triatloi Taldea.
1997B. Surf Elkartea.
GETARIA 12:20
1998. Txikota, Dantzak eta Irizabal, norabide aldaketako seinalean.
1999. Keta eta EH Bildu, Askizuko bidegurutzean.
2000. EAK, Babexa eta Artzape Gaztetapen.
2001. Gure Txeru, Presoen Lagunak eta arraunlariak, plazatik Elkano kalera.
2002. GetaiTri, Gaztetxea eta Kuadrilla, plazan.
2003. Gure Esku Dago, Mariñelak elkartea eta Urritza, norabide aldaketan.
2004. Udala eta Zanbuka, hirugarren tunelean.
ZARAUTZ 13:00
2005A. Jalgi dantza taldea, Zarauzko mugan.
2005B. Hitza eta Sare, bigarren tunelaren artean.
2006. Susa argitaletxea, bigarren tunelean.
2007. AEK eta EHE komun autogarbigarrian.
2008. Zarauzko Udala, Portuan.
2009. Santa Ana egoitza eta Iñurritza, parrokian.
2010. Pagoeta eta Gurutxurtu, Lagunaro parean
2011. La Salle ikastetxea, Agoüeseko biribilgunean.
2012. Orokieta eta Lizardi institutua, anbulatorio zaharrean.
2013. Monte Albertia, El Trigal tabernan.
2014. EH Bildu, Zulaika botikan.
2015. Ameztoi anaiak, Hotel Zarauzen, atzealdean.
2016. Antoniano ikastetxea, Karmelitetan.
2017. UKUE, Kutxa parean.
2018. Zarauzko abesbatza eta LAB, Musika Plazan.
2019. Gazte mugimendua, Turismo Bulegoan.
2020. Salbatore Mitxelena ikastola, Hotel Zarauzen parean.
2021A. Ikastolako langileak, Pilartxoenean.
2021B. EAJ, kanpinerako biribilgunean.
2022. Azken Portuko Komisiyua, Aialan.
2023. Emakume Korrikalariak eta Surf Elkartea, baserriko sarrera berrian.
ORIO
2024. Orain, Orio gainean.
2025. Arraun Elkartea, Zuloa bihurgunea baino lehen.
2026. Talaimendi eta AEK, Aitzondo.
2027. Txurrumuski eta Gaztelekua, Gureak lantegia.
2028A. Harribil eta Karkara, Udaletxe plaza.
2028B. Herrio eta EH Bildu, Bikamiota.
2029. Gaztetxea eta Saltxerak, herriko plaza.
2030. EA eta Toki Alai, Gaztetxea.
2031. Zaragueta, Oliden jatetxea.
2032. Orioko Herri Ikastola,
N-634 11 kartela.
2033. Orioko Herri Ikastola, Sarikola.