Salto! Gazte topaketak aurkeztuko dituzte gaur Getarian

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 15a

Aurkezpena Gaztelekuan egingo da, 19:30ean.

Ekainak 26 eta 30 artean Usurbil eta Arantza arteko ibilbidea egiteko aukera izango dute udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte arteko gazteek, tartean, getariarrek, Uemak antolatutako Salto! ekimenari esker. Elkar ezagutu eta ondo pasatzea dira helburuetako bi. Horretarako jolasak eta kontzertuak izango dira, besteak beste. Topaketa gaur aurkeztuko dute, Getariako Gaztelekuan, 19:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide