Min hartu duen emakume bat erreskatatu dute Pagoetan

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 24a

Mendian erori den 70 urteko emakumeak sorbaldan hartu du mina. Lekuaren kokapenagatik, helikopteroz erreskatatu dute emakumea, eta ospitalera eraman dute.

Pagoeta parke naturalean min hartu duen 70 urteko emakume bat erreskatatu dute suhiltzaileek eta Ertzaintzak. Aiako Arrutiegia auzoan, mendi bidean zihoala erori egin da emakumea, eta sorbaldan hartu du mina. Ertzaintzak jakinarazi duenez, hura ospitalera eramateko helikopteroa eskatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide