'Korosagasti' filma grabatzen ari dira gaur Beizaman

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 23a

Gaur, zapatua, Beizamako krimenetan oinarritutako Korosagasti filma ari dira grabatzen herri horretan bertan. Erabaki Produkzioak ari da lana ekoizten, eta hainbat lagun batu da gaurko grabaketara.

1926. urtean Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenetan oinarritzen da Erabaki Produkzioak ontzen ari den filma. Azken hilabeteotan, Azpeitia zein Beizama inguruetan ibili dira ikus-entzunezkoa ekoizteko grabaketa lanetan, eta 2019 amaierarako lan guztiak amaituta izatea aurreikusten dute.

Hona hemen irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide