2020ko udazkenean izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 2a

Bigarren edizioan, erakunde publikoak, enpresak, komertzioak, elkarteak eta gizarte eragileak beren funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko urrats zehatzak ematera bultzatuko ditu Euskaraldiak.

 

Euskaltzaleen topagunetik jakinarazi dute hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera handitzea helburu duen Euskaraldia ekimenak jarraipena izango duela. Hurrengo edizioa 2020ko udazkenerako antolatuko dute.

Bigarren Euskaraldiak bi ardatz nagusi izango ditu. Alde batetik, Ahobizi eta Belarriprest rolen bidez herritarrei beren harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko deia egingo zaie. Bestetik, berrikuntza modura, erakunde publikoak, enpresak, komertzioak, elkarteak eta gizarte eragileak beren funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko urrats zehatzak ematera bultzatuko ditu Euskaraldiak. Ildo horretan, konpromiso zehatzak hartzeko eskatu zaie Euskaraldian parte hartzen duten entitateei, eta 2019an bertan hasiko dira herrietako batzordeetan lanean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide