Rodeo eta Dunne taldeen kontzertuak izango dira gaur Azkoitiko Matadeixen

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 11

Azkoitiko Dunne taldea, Matadeixen. (Dunne) Eraberrituta eta musika gosez hasi du urtea Azkotiko Matadeixek. Kuartz eta Ro musika taldeen kontzertuen ostean, beste hitzordu bat dute gaur, ostirala. Hain zuzen, etxekoa den Dunne taldeak eta Zestoako Rodeok zuzenekoak eskainiko dituzte 22:30ean hasita. Dunne, stoner rocketik eta hardcoretik eraten duen Azkoitiko taldea da. Gorka Alcaldek eta Ander eta Gorka Franco azkoitiarrek osatzen dute, eta "aro berri batean" murgilduta daudela diote. Etapa berri honetan doinu progresiboa eta atmosferikoa alde batera utzi, eta abesti indartsuagoak sortu dituzte. Beren kantuen hitzek gizarte gaien inguruko salaketak dituzte ardatz. 2018ko udaberrian grabatu zuten Argi Eza izenburuko lau abestiz osaturiko EPa. Rodeo taldeak ere stoner rocka du oinarri, eta kaleratu berri duen Dilum diskoa aurkeztuko dute zuzenekoan. Lan berriaren harira egindako elkarrizketa, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide