"Jai egun arrotza" salatzeko herri eskolak eta manifestazioa egin dituzte Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 12a

"Amerikaren aurkikuntzaren, Hispanitatearen eta Espainiar Arrazaren eguna da gaur. Jai egun arrotza", adierazi dute gaur Zarautzen egindako herri eskoletan eta manifestazioan. Horri lotuta, Musika plazako kioskoan bilduta, Zergatik ez dugu ezer ospatzeko? tailerra egin dute lehendabizi, eta jarraian, hamaiketakoa eta Hezkidetza tailerra.  Eguerdiko ordubatean, berriz, Ez dugu zer ospatu! Alde hemendik! lelo hartuta manifestazioa egin dute Lege Zaharren enparantzatik Guardia Zibilaren kuarteleraino.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide