Modus Operandi musika talde berria jaio da

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ira. 4a, 13:17

Ibilbide oso desberdineko musikariak elkartu dira proiektuan; tartean, Andoni Garcia gitarra-jole zarauztarra.

Modus Operandi taldea. (badok.eus) Musika munduko aurpegi ezagun asko elkartu dira Modus Operandi izeneko proiektu berria osatzeko. Irailean grabatuko dute lehen diskoa Baga Biga disketxearekin, eta udazkenean argitaratzeko asmoa agertu dute. Ibilbide oso desberdineko musikariak batu dira talde berrian, tartean, Andoni Garcia gitarrra-jolea (Lauroba, Fan&Go...). 2017ko uztailean eman zuen azkenengo kontzertua Betagarri taldeak, Hatortxu Rock jaialdian. Orduan, Betagarriko abeslariak, Iñaki Ortiz de Villalba, proiektu berria jarri zuen martxan, Andoni Garciarekin abestiak osatzen hasi baitzen. Vendetta taldeko Enrikko Rubiños ere batu zen, eta baita talde bereko tronpeta-jolea ere, Ruben Anton. 2017ko udazkenean, Gonzalo Fernandez de Larrinoa tronboi-jolea (The Hot Wok) eta Julen Barandiaran baxu-jolea (Izaro) batu ziren, eta honela, guztiz osatu zuten taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide