Abuztuaren 15era atzeratu dute Gipuzkoako sorosleen greba mugagabea

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 13a

ELA sindikatuak adierazi duenez, keinu honen bidez akordio bat lortzeko duten borondatea erakutsi nahi izan dute.

Uztailaren 31ko elkarretaratzea Getarin¡an. (Artzape) Abuztuaren 10ean, Eusko Jaurlaritzan bilera bat egin zen; bertan, Lan Saileko, Gurutze Gorriko, Donostiako, Orioko, Getariako, Debako eta Mutrikuko udaletako ordezkariak eta ELA sindikatua batu ziren. Sindikatuaren arabera, bileran egon ziren udalek "gatazka konpontzeko" borondatea agertu zuten, eta "sektore honetako lan baldintzak duintzeko beharra onartu" zuten. Udal hauek eskaera zuzen bat egin zuten: sorosleak greba mugagabean hasi aurretik, azken erantzun bat eman ahal izateko 24 ordu gehiago eskatu zizkieten. Honen aurrean, ELAk "akordio bat lortzeko borondate irmoa" duela esan du. Beraz, udalen eskaera onartu eta momentuz greba mugagabearen hasiera 24 orduz atzeratzea erabaki du, abuztuaren 15era, alegia. Era berean, udalek abuztuaren 14a baino lehen erantzun bat emateko konpromisoa hartu dute. Egun horretan, Lan Ikuskaritzan bilera berri bat egingo da, 16:00etan. Bertan, udalek eta Gurutze Gorriak-ek azken erantzuna emango dute. Azkenik, ELAk dei egin die zerbitzu honen kudeaketaren arduradunei (udalak eta Gurutze Gorria) "gatazkaren konponbiderako". Horretarako, sindikatuaren esanetan, "ezinbestekoa da sektore honen lan baldintzak duintzea eta profesionalizatzea". Sorosleen auzian, honakoak dira ELAren aldarrikapenak: kiroldegietako hitzarmenean jasotzen diren baldintzak ezartzea, subrogazioa eta kontratuen egonkortasuna.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide