Ipuin kontaketa musikatua, musika eskolan (Aritz Mutiozabal).
Atzo hasi zen Zarauzko 30. Udako Musikaldia, Alaia Quintet haize-boskotearen kontzertuarekin. Gaur goizean, berriz, ipuin kontaketa musikatuaz gozatu dute haurrek, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan. Saioa Azipurua kontalariaren istorioa girotu dute Ane Artetxe harpa-jotzaileak eta bi txalapartarik.
Musikaldiaren barruan, bigarren ipuin kontaketa musikatu izango da hilaren 25ean, baina orduan Amaia Puin ariko da kontu-kontari eta Itziar Lertxundi biolontxeloarekin.