Aldarri feministek hartu dituzte Zarauzko kaleak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 26a

https://www.youtube.com/watch?v=zSbkZAwHohw Txanogorritxuren ipuina gogora ekarriz, hainbat pankartaz bete zuten Zigordia kalea udaletxetik Musika Plazarako tartean, gauerdian. Azken pankarta erraldoiak hala zioen: "Ez dugu salbatzailerik behar, Manada gu gara!". Pankartaren aurrean, hainbat emakume oihuka, saltoka, txistuka eta irrintzika aritu ziren, txano gorriak eta otsoen maskarak jantzita. Argazkiak Zarauzko Hitzan daude ikusgai.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide