Ballet errusiarraren Gabonetako ikuskizuna izango da Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abenduaren 30a

Maria Nicolayeva ballet errusiarra. Maria Nicolayeva ballet errusiarrak Las Aventuras a la Vispera de Año Nuevo ikuskizuna eskainiko du datorren asteartean, urtarrilaren 2an; Aritzbatalde kiroldegian eskainiko dute, 18:30ean hasita. Ekaterinburgoko dantzari gazteek miniatura txikiak interpretatzeaz gain, ballet klasikoko nahiz garaikideko piezak dantzatuko dituzte.
Esperientzia handiko nahiz ibilbide luzeko talde izanik, Zarautzen ikusteko aukera izatea "pribilegio bat" dela adierazi du Ixidor Larrañaga Jai eta Ekitaldi zinegotziak, eta "espero dut herritar guztiok gabon ikuskizun honekin gozatzea, benetan polita baita". Ikuskizuneko sarrerak Turismo Bulegoan eskuratu daitezke, 3 eurotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide