Andramaixetako pilota partidetarako sarrerak eros daitezke

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 9a

Azkoitiko Andramaixetan, hilaren 15ean, pilota partidak izango dira Gurea pilotalekuan. Bi norgehiagoka jokatuko dituzte: lehenengo, Arretxe eta Urretabizkaia bikotea Ugade eta Erostarberen aurka arituko dira; ondoren, Bengoetxea VI.ak eta Albisuk Ezkurdia eta Rezusta izango dute aurrez aurre. Partidetara joateko sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko, ASPEren honako telefono zenbakira deituta: 667 48 72 73. Bestela, egunean bertan erosi ahal izango da, pilotalekuk leihatilan, 16:00etatik aurrera.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide