Iraurgi SBk Kenny Kaminski estatubatuarra fitxatu du

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 7a

Kenny Kaminski (Medina, AEB, 1993) saskibaloi jokalariak Iraurgi SBko Sammic taldean jokatuko du datorren denboraldian, klubak jakinarazi duenez. AEBtako Ohio University eta Michigan State taldeetan jokatutakoa da Kaminski, eta saskibaloi jokalariak adierazi duenez, "oso pozik" dago datorren denboraldian Urrezko LEB mailan jokatuko duelako. Hegaleko pibota da Kaminiski. Klubak jakinarazi duenez, egunero Sammic eta Añares Rioja gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako jokalariak aurkezten joango dira. Iraurgi SBren taberna, itxita Saskibaloi taldeak Azpeitian duen taberna itxita dago hilaren 2az geroztik. Klubak adierazi duenez, lokalaren nagusiek saldu egin dute taberna, eta beste negozio bat jartzekotan dira han. Iraurgik eskerrak eman dizkie hango bezeroei eta langileei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide