Ibilaldiara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 19a

Bizkaiko ikastolen aldeko festara joateko autobuserako izen-ematea Ikasberriko idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 26ko 13:00ak baino lehen.

Maiatzaren 28an, igandez, ospatuko da aurtengo Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa, Mungian. Eta, urtero bezala, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa jarriko du Azpeititik Mungiara joan-etorria egin nahi dutenentzat. 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik; Mungian, berriz, 18:00etan izango du itzulerako ordua. Autobuserako izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 26ko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta. Aurtengo Ibilaldia Mungiako Larramendi Ikastolak antolatu du, Egunero alkarregaz lelopean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide