Bihar itxiko da Ikasberrik Herri Urratsera joateko antolatutako autobusean izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 11

Izen-ematea Ikasberriko idazkaritzan egin behar da, biharko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta.

Igandean, maiatzak 14, ospatuko da Herri Urrats, Seaskako ikastolen alde Senpereko aintziraren bueltan urtero egiten den festa, eta bihar, ostirala, itxiko da hara joateko autobuserako izen-ematea. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatu du autobusa Azpeititik Senpererako joan-etorria egin nahi dutenentzat, eta interesa dutenek biharko 13:00ak baino lehen eman beharko dute izena ikastolako idazkaritzan. Izen-ematea 12 euro ordaindu beharko da. Igandean 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik; Senpren, berriz, 18:00etan izango du itzulerako ordua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide