Aian ere egin dute Korrika Txikia. (Aiora Larrañaga)
Gaur arratsaldean egin dituzte Korrika Txikiak eskualdeko zortzi herritan. Ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek hainbat metro egin dituzte korrika, lekukoa eskuz esku aldatuz. Hala, eskualdera goizaldean iritsiko den 20. Korrikari lekukoa pasatu diote dagoeneko herri gehienek. Hala ere, Errezilen, adibidez, bihar egingo dute Korrika Txikia, eta ostiralean Aizarnazabalen.
Hona hemen, herriz herriko irudi bildumak: