Motxila eta janari bilketaren emaitza positiboa egin dute Azpeitiko antolatzaileek

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 6a

Otsailaren 25ean irtengo da errefuxiatuen kanpamendura joango den karabana.

Azpeitian egindako bilketaren irudia. Duela bi aste egin zuten, zortzigarren urtez jarraian, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janari eta motxila bilketa Azpeitian. Antolatzaileek herritarrei eskerrak eman nahi dizkie eman duten "erantzun bikainagatik". Bilketaren emaitza positiboa izan dela azpimarratu dute. Dagoeneko kaxetan sartu dute bildutako materiala, eta karabana hilaren 25ean abiatuko da errefuxiatuen kanpamenduetara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide