Kirol Solidarioa Orion, errefuxiatuen alde

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 30a

Urtarrilaren 3an izango da, Karela kiroldegian

Ainara Zamakola fisioterapeuta lanetan ari da Grezian, errefuxiatuei laguntzen. Batetik bestera joateko ibilgailu beharra dutela-eta, dirua biltzen ari dira Aian eta Orion, eta, horrez gain, Kirol Solidarioa egitasmoa antolatu dute urtarrilaren 3rako, Karela kiroldegian. Zumba eta spinning saioak egigo dituzte; lehena, 17:30etik 19:00etara, eta bigarrena, 19:00etatik 20:30era. Ikastaro bakoitzak 4 euro balio du, eta bietan izena emanez gero, 7 euro. Izena Karela kiroldegian eman daiteke edo Errusta tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide