Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak eta herritarrak ari dira apurka-apurka botoa ematen. Orain arteko aurrerapenen arabera, ordea, parte hartzea jaitsi egin da Gipuzkoan. Eguerdirako, %17,53koa zen parte hartzea, duela lau urte baino %1,11 gehiago. Baina, 17:00ak aurretik %44,46koa zen; 2012an %46,97koa. 2,5 puntu jaitsi da parte hartzea.
Hautesle-erroldaren arabera, 58.348 herritarrek izango dute gaur botoa emateko eskubidea eskualdean.