Libe Aizpuru eta Nerea Eizagirreren hitzaldia da etzi

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 8a

GIZARTEA // Libe Aizpuruk eta Nerea Eizagirrek hitzaldia emango dute Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan boluntario moduan eman dituzten egunen inguruan. Ostiralean da, 19:00etan, Jubilatuen Egoitzan (Beheko Plazan). Aizpuruk eta Eizagirrek hiru aste...

GIZARTEA // Libe Aizpuruk eta Nerea Eizagirrek hitzaldia emango dute Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan boluntario moduan eman dituzten egunen inguruan. Ostiralean da, 19:00etan, Jubilatuen Egoitzan (Beheko Plazan). Aizpuruk eta Eizagirrek hiru aste pasatu dituzte Greziako Chios uhartean errefuxiatuei janariak prestatzen Zaporeak proiektuarekin, eta hango egoerak utzi dizkien bizipenak izango dituzte hizpide etzi, Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatu duen hitzorduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide