'Declaración de Guillermo' antzezlana da etzi

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 8a

KULTURA // Ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Declaración de Guillermo antzezlana ikusteko aukera izango da Aita Mari zinema aretoan. Bernardo Atxagak idatzitako testu batean abiatzen den antzezlana da. Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarrak egok...

KULTURA // Ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Declaración de Guillermo antzezlana ikusteko aukera izango da Aita Mari zinema aretoan. Bernardo Atxagak idatzitako testu batean abiatzen den antzezlana da. Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarrak egokitu du obra eta bera da antzezlaneko aktorea. 1960ko hamarkada hondarrean Euskal Herrira lantegi batera lan egitera etorritako bi etorkin andaluziarren istorioa kontatzen du. Sarrerak aurrez salgai Turismo Bulegoan daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide