Zumaiako Institutuak Adiministraritza eta Finantzak Goi Mailako Zikloa eskaintzen du; enpresen beharretara egokitutako edukia eta metodologia lantzen dituzte ikasleek bertan.
Administraritza eta Finantzak Goi Mailako Zikloa eskaintzen du Zumaiako Institutuak, baina badu beste ikastetxeetan eskaintzen den formakuntzarekin desberdintasunik. Izan ere, kalitatea eta enpresen beharrei egokitutako prestakuntza dira Zumaiako Institutuko lanbide heziketaren giltza. Alde batetik, legeak eta prozedurak oso maiz aldatzen direnez irakasleek etengabeko trebakuntza jasotzen dute kontabilitate, fiskalitate eta lan arloan, eta ikasleek uneko programa eta materia berritzaileenak ikasten dituzte.Bestetik, aipatzekoa da ikasleek jasotzen duten arreta pertsonalizatua. «Zumaiako Institutuan ziklo bakarra eskaintzen dugu, eta horregatik indarrak horretara bideratuta ditugu. Gainera, irakasleok ikasle bakoitza eta bere egoera ezagutzen dugu, eta beren hezkuntza prozesuan aintzat hartzen dugu uneoro. Esfortzu berezia egiten dugu ikasleen mesederako izan daitezkeen proiektu guztiak martxan izateko», azaldu dute zikloaren arduradunek.
Irakaslegoak egiten duen esfortzuak oso erantzun positiboa izan ohi du ikasleen artean, eta Lanbideren azken inkesten arabera, gainontzeko ikastetxeen batez bestekoa baino altuagoa da Zumaiako Insitutuko Administraritza eta Finantzak Goi Mailako Zikloak ikasle ohiengandik jaso duen balorazioa. «Hori da eman dezakegun kalitate berme nagusia».
Aro berrira egokituta
Teknologia berriek ere garrantzi berezia dute Zumaiako Institutuko prestakuntzan. Kudeaketa eta finantza arloko teknologia eta aplikazio informatiko berrienak erabiltzen dituzte ikastetxean. «Lan munduaren eskakizunak aldatzen doaz etengabe, eta zentroek horiei erantzuteko gai izan behar dugu. Gure izatearen arrazoia ikasleak lan munduaren eskakizunei aurre egiteko prestatzea da, beren enpleagarritasuna bermatzea alegia». Zentzu horretan, lan munduan erabiltzen diren programa informatikoak lantzen dituzte lanbide heziketan zehar. «Inguruko ANER informatika enpresarekin hitzarmen bat dugu berak eginiko kudeaketa programa eguneratuak erabiltzeko».
Gainera, programa osagarriak ere eskaintzen dituzte. «Ukaezina da eskolaz kanpoko formakuntza osagarriak ikasleen formazio integralean duen eragina». Ildo horretan bi programa eskaintzen dituzte Zumaiako Insitutuko Administraritza eta Finantzak Goi Mailako Zikloan. Alde batetik, Erasmus+ programa: bertan parte hartzen duten ikasleek lanbide praktikak atzerriko enpresetan egiten dituzte. «Ingelesez egiten dituzte praktikak, eta hizkuntza maila hobetzeaz gain, ikasleentzat pertsona moduan oso esperientzia aberagasgarria dela esaten dute ikasleek».
Bigarren programa Formazio Duala da. Aurtengoa izango da martxan jarriko den lehen ikasturtea, eta ikasleek klasean jorratzen dutena praktikarekin osatzeko aukera izango dute. «Modu horretan formakuntza osoagoa jasoko dute ikasleek, enpresara egokitzapena eginda bukatuko baitituzte ikasketak. Lanbide heziketaren etorkizuna hori izango da, eta gu bide horretan gaude».
Institututik lanera
Zumaiako Institutuak inguruko enpresa eta erakundeekin harreman zuzenda du, eta lan munduko errealitatea kontuan hartuta eguneratzen dituzte irakasleek ikasgaiak. Horretaz gain, arduradunek azaldu dute ikasleek urtero egiten dituzten lan-praktikak oso baliagarriak direla enpresen beharra ezagutu, ikasleen formakuntza ebaluatu, eta metodologian beharrezko zuzenketak egiteko.
Ildo horretan, arduradunek azaldu dute, ikasleek lan munduko beharrei aurre egiteko prestatuta bukatzen dutela zikloa. «Enpresek langile beharra izan duten heinean praktiketan izan dituzten ikasleak kontratatzen dituzte. Momenturik onenean ez bagaude ere, aurten praktiketan egon diren ikasleen %40a gutxi gorabehera enpresetan lanean geratu da». Gainera, ikasle ohiek jakin badakite, behin zikloa bukatu eta lanean ari direnean formazio gehigarria behar badute, Zumaiako Institutuak administraritza eta finantza arloan «formazio ez-arautua» eskaintzen duela arratsaldetan Hobetuz programaren bitartez.
Zumaiako Insitutuko Administraritza eta Finantzak Goi Mailako Zikloak lan mundura ateak irekitzen dizkio ikasleari, beraz aproposa da ibilbide profesionala abiatu nahi duten herritarrentzat. Zumaiako Insitutuko Administraritza eta Finantzak Goi Mailako Zikloa ikasteko interesa dutenek edo informazio zehaztua jaso nahi dutenek, zentrora agertu edo 943-86 08 09 telefono zenbakira deitu dezakete. Egunotan aurre matrikula egiteko garaia da, beraz animatu!