Eskoba Txapelketa jokatuko da bihar Elizkalean

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 27a

FESTAK // Ekaineko aurreneko asteburuan ospatuko dituzte Elizkaleko Korputz jaiak, baina astebete lehenago, XXIX. Eskoba Txapelketa izango da. Bihar jokatuko dute, 16:00etan hasita, Mendizaleen tabernan. Izen-ematea zabalik da jada, eta tabernan bert...

FESTAK // Ekaineko aurreneko asteburuan ospatuko dituzte Elizkaleko Korputz jaiak, baina astebete lehenago, XXIX. Eskoba Txapelketa izango da. Bihar jokatuko dute, 16:00etan hasita, Mendizaleen tabernan. Izen-ematea zabalik da jada, eta tabernan bertan eman daiteke izena. Lehen eta bigarren sailkatuentzat hainbat sari prestatu dituzte festen antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide