Festa da nagusi gaurtik hasita

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 13a

Gaurtik hasi eta igandera arte, San Isidro jaiak ospatuko dituzte hainbat auzotan. Arroabean Ceferino Peña omenduko dute igandean, ETAk hil zuen 1980an.Gaurtik hasi eta igandera arte, festaz bustiko da Urola Kosta. Izan ere, baserritarren omenezko San...

Gaurtik hasi eta igandera arte, San Isidro jaiak ospatuko dituzte hainbat auzotan. Arroabean Ceferino Peña omenduko dute igandean, ETAk hil zuen 1980an.

Gaurtik hasi eta igandera arte, festaz bustiko da Urola Kosta. Izan ere, baserritarren omenezko San Isidro jaiak ospatuko dituzte eskualdeko hainbat auzotan, hala nola, Azpeitiko Aratzerrekan, Azkoitiko Madariagan, Zestoako Arroabean eta Getariko Meaga auzoan. Zarautzen ere ekitaldiak izango dira, eta Zestoako Aizarna auzoan, berriz, Pazko jaiak ospatuko dituzte larunbatean.

Jan-edana, trikitilariak, bertsoak, kirola, haur jolasak eta azokak ez dira faltako egunotan auzo horietan. Egitarau dotoreak prestatu dituzte, gainera: goizean hasi eta hurrengo eguna argitu arte luzatzen diren horietakoak. Etzi izango da San Isidro festen egun handia, baina gaur bertan hasiko dira berotze lanak.

Ceferino Peñari omenaldia

Igandean, Ceferino Peña Zubia omenduko dute Arroabean. ETAk hil zuen Peña, 1980an Narrondo auzoan. Narrondoko bizilagunek, Arroabeko Ezkaizto elkarteak eta Zestoako Udalak antolatu dute ekitaldia. 11:45ean meza izango da. Ondoren, ekitaldia egingo dute, eta Peñaren omenezko oroigarria jarriko dute Oroimenaren Txokoan.

Narrondokoek, Arroabeko Ezkaiztoek eta Zestoako Udalak oharra prestatu dute omenaldiaren harira, eta honako webgunean dago: urolakosta.hitza.eus.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide