«Elkarlanerako bidea da Uema, eta horretan sakondu behar dugu»

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 5a

«Joan den urtean sartu nintzen ni Uemako zuzendaritza batzordera. Egia esan nire ikuspegia aldatu egin da mankomunitatea barrutik ezagutu dudanetik. Orain artean, Uema ikusi dut udalerri euskaldunetan udalak euskaraz funtzionatu ahal izateko tresna ba...

«Joan den urtean sartu nintzen ni Uemako zuzendaritza batzordera. Egia esan nire ikuspegia aldatu egin da mankomunitatea barrutik ezagutu dudanetik. Orain artean, Uema ikusi dut udalerri euskaldunetan udalak euskaraz funtzionatu ahal izateko tresna bat bezala. Lan handia egin du zentzu horretan erakundeak, eta ondo lortu du aurrerapausoak ematea.

Halere, zuzendaritzako kide naizenetik, esango nuke hori baino gehiago dela Uema. Esate baterako, elkarlanerako aukera ona da. Beste erakunde batzuekin helburu beraren alde lan egiteko tresna bezala ikusten dut; diputazioarekin, Jaurlaritzarekin edo Nafarroako gobernuarekin, adibidez. 25 urte egin ditu orain mankomunitateak, eta esperientzia jaso du. Uste dut badugula zer irakatsi eta zer ikasi hemendik aurrera ere.

Beraz, nik elkarlanerako bide bat bezala ulertzen dut Uema momentu honetan, eta uste dut ildo horretan sakondu behar dugula hemendik aurrera».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide