Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariak errefuxiatuen egoeraren inguruko hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Turkian da egunotan azkoitiarra, eta zuzenean etorriko da biharko solasaldira.
EH Bilduko parlamentariak eskarmentua du errefuxiatuen gaiaren inguruan. Izan ere, Jordanian, Grezian eta Balkanetan ibili da azken hilabeteetan, kanpamentuetan laguntzen.
Hori dela-eta, Juaristik errefuxiatuen egoeraren inguruko azalpenak emango ditu. Horrez gain, azkoitiarrak azalduko du, bere arabera, zein izan daitezken egoera horri aurre egiteko gakoak.