«Uema oso erakunde garrantzitsua da udalentzat zein lurraldearentzat, oro har. Batetik, udalei ematen dizkieten laguntza, aholku eta baliabideengatik; bestetik, herritarrentzako zerbitzuak ere prestatzen dituztelako. Hau da, barrura zein kanpora begira egiten du lana mankomunitateak.
Joan den agintaldian Uemako zuzendaritza batzordean egon nintzen, eta aurten ez nuen bi aldiz pentsatu proposamena egin zidatenean. Niretzako deskubrimentu bat izan da mankomunitatea, eta hasiera-hasieratik ikusi dut begi onez. Euskara munduan ibili gabekoa nintzen, eta asko formatu naiz. Gustuko esperienztia izan da, eta ekarpena egiten jarraitu nahi dut.
Bestalde, nabarmendu nahi dut kolore politiko desberdinetako pertsonak gaudela zuzendaritza batzordean. Halere, oso alboan dago politika, nor den nongoa. Izan ere, oso zentratuta gaude euskararen munduan eta haren garapenean, eta ez norberaren politika jardunean».