«Arnasguneak babesten eta zabaltzen lan egin behar dugu»

Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 5a, 00:00

«25 urtean hainbat gorabehera izan ditu Uemak. Izan ere, Euskal Herriko giro politikoan eragina izan du mankomunitateak, euskararen herrian, oro har, bezala. Halere, zailtasun guztiak gainditzeko ahalmena izan du erakunde publiko honek.Gaur egun, hain...

«25 urtean hainbat gorabehera izan ditu Uemak. Izan ere, Euskal Herriko giro politikoan eragina izan du mankomunitateak, euskararen herrian, oro har, bezala. Halere, zailtasun guztiak gainditzeko ahalmena izan du erakunde publiko honek.

Gaur egun, hainbat udal eta sentsibilizazio desberdinetako ordezkariok egiten dugu lana. Guztiok helburu komun bati begira gaude. Euskararen sustapena da gure bidelerroa, eta ari gara asmatzen denok batera lana egiten. Uemak ekarpen ugari egin ditu azken 25 urteetan. Bat aipatzekotan, nabarmenduko nuke udalek euskararen normalizazioan joka dezaketen papera mahai gainean jarri duela. Gaur inoiz baino gehiago esan dezakegu arnasguneek euskararen normalizazioan joka dezaketen funtzioa benetan dela garrantzitsua, eta haiek zabaltzen eta babesten lana egin behar dugula.

Uema elkarlana eta adostasuna da. Euskara sustatu nahi dugun guztion topalekua».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide