«Uemaren 20. urteurrenean berriro zehaztu genituen mankomunitatearen ildo estrategikoak, eta ikusi genuen udalak euskalduntzen ari ziren heinean, herria ari zela erdalduntzen. Horrela, argi gelditu zen euskara zehazlerrotasunez landu beharreko kontua dela.
Gauzak horrela, hiru ildo estrategiko nagusi hartu genituen, aurrera begira lana egiteko. Lehena zen udalerrietan oraindik euskaraz bizitzeko dauden hutsuneei erantzutea, eta horretarako bitartekoak jartzea. Bigarrena herritarren aktibazioa edo ahalduntzea izan zen; izan ere, jakitun gara udalerri euskaldunek hala izaten jarrai dezaten, beharrezkoa dela bizilagunen kontzientzia. Arnasguneetako hizkuntz komunitateak jarrera baikorra hartu du euskararekiko, eta beharrezkoa da hori mantentzea. Hirugarrena litzateke udalerri euskaldunak babestea. Horretarako, Euskara sailetatik at hartzen diren erabakiak ere garrantzitsuak dira. Hirigintzari begira jarri gara orain».