Gazte Astie ospatzen ari dira Azpeitian, igandea bitartean

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko maiatzaren 4a

Urteroko jai giroaz ahaztu gabe, «garrantzia berezia» emango diote aurten formazioari gazte astean. Astelehenean hasi zen jaia, txupinazoarekin; ostiralean izango da parodia.Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta, Gazte Astie ari dira ospatzen herrian. Aste...

Urteroko jai giroaz ahaztu gabe, «garrantzia berezia» emango diote aurten formazioari gazte astean. Astelehenean hasi zen jaia, txupinazoarekin; ostiralean izango da parodia.

Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta, Gazte Astie ari dira ospatzen herrian. Astelehenean hasi zuten egitaraua, txupinazoarekin, eta igandera arte luzatuko da festa eta aldarrikapena. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, «urtero» bezala, «ekitaldiz betetako astea» izango da aurtengoa.

Dena den, aurtengoan, «garrantzia berezia» emango diote formazioari. Hori dela-eta landuko dituzte «internazionalismoa, feminismoa eta kapitalismoaren inguruko» gaiak. Horretarako, hitzaldiak, tailerrak eta afari tertulia bat ere prestatu dituzte.

Horrez gain, ohitura bihurtu diren ekitaldiei ere eutsiko diete gaztetxeko kideek. Bertso trama, bazkari eta kontzertuak eta parodia mitikoa antzeztuko dute Azpeitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide