Umeek astinduko dituzte atabalak gaur eguerdian Zestoan

E. Albizu Lizaso 2016ko maiatzaren 3a

Santakutz jaiak atzo hasi ziren Zestoan, eta denetik izan zuten herrian haur zein helduek. Umeentzat tailerrak eta jolasak prestatu zituzten. Musika eta kirolak ere bere lekua izan zuen. Suziriarekin hasi ziren festak, eta jarraian egin zuen kalejira I...

Santakutz jaiak atzo hasi ziren Zestoan, eta denetik izan zuten herrian haur zein helduek. Umeentzat tailerrak eta jolasak prestatu zituzten. Musika eta kirolak ere bere lekua izan zuen. Suziriarekin hasi ziren festak, eta jarraian egin zuen kalejira Idiakaitz Txistulari Taldeak, Azpeitiko Banda eta Zestoakoarekin.

Gauean izan zen Santakutzetako hitzordu garrantzitsua: danborrada. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera igo zituzten, azken urteetan legez. Jarraian danborrada taldeek martxa guztiak jo zituzten plazan, eta Ustekabe txarangak jo zituen azken melodiak.

Umeen txanda

Haurren txanda izango da gaurkoan. Txikienen danborrada 18:00etan izango da. Dena den, haren aurretik ere egongo da zer egina herrian: Idiakaitz txisturali taldearen diana, 10:30ean; eta 12:00etan meza nagusia, herriko abesbatzak kantatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide