Orio, Getaria eta Zumaiaren dominak Euskadiko batel txapelketan

J.L. Romatet 2016ko apirilaren 26a

Euskadiko batel txapelketa jokatu dute asteburuan Legutioko urtegian. Orio, Getaria eta Zumaia, dominekin itzuli dira etxera.Orioko bi ontzik lortu dute Euskadiko txapelketa irabaztea, biak ere emakumezkoetan: etorkizunekoak eta gazteak. Gizonezko kade...

Euskadiko batel txapelketa jokatu dute asteburuan Legutioko urtegian. Orio, Getaria eta Zumaia, dominekin itzuli dira etxera.

Orioko bi ontzik lortu dute Euskadiko txapelketa irabaztea, biak ere emakumezkoetan: etorkizunekoak eta gazteak. Gizonezko kadeteetan, berriz, zilarrezko domina. Zumaiarrei dagokionez, urrezko eta brontzez- ko domina bana eskuratu dituzte. Infantil mutilak Euskadiko txapeldun izan dira. Emakumezko absolutoetan, berriz, hirugarrenak izan dira gorriak.

Getariako arraun elkarteak brontzezko domina lortu du, gizonezkoetan gazteen mailan. Emakumezko haurrak lehenak izan dira kontsolaziokoan.

Beteranoak traineruetan

Beteranoen lagunarteko traineru estropada jokatu zen larunbat arratsaldean Zumaian, Urola ibaiaren itsasadarrean. Sei ontzik hartu zuten parte. Bizkaiatik eta Gipuzkoatik hiruna ontzi etorri ziren. Etxekoak izan ziren nagusi lehen ziabogatik eta lehen postuan amaitu zuten estropada, Arkote, Getxo, Fortuna, Zarautz eta Sestaoren aurretik. Zumaiarrek laugarren garaipena lortu dute; aurreko hirurak beteranoen ligako estropadetan erdietsita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide