Bost baloreren izenean landatu zituzten igandean zuhaitzak Zestoan. Parekidetasuna, justizia soziala, etorkizuna, aniztasuna eta elkartasuna aldarrikatu zituzten horrela, Zestoako gazte eta helduek.
30 lagun inguru bildu ziren igande goizean, herriko plazan, eta inguruko belardietan landatu zituzten gorostiak, urkiak eta haritzak.
Ume, gazte eta helduek parte hartu zuten Astindu elkarteak antolatutako egitasmoan.