Atseden eguna du Albizuk Titan Deserten

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 26a

Gaes Titan Desert Garmin mendiko bizikletako itzulia jokatzen ari da Joseba Albizu azpeitiarra. Larunbatean hasi zen, eta datorren igandean bukatuko da. Marokon du ibilbidea lasterketak, eta basamortuan barrena izango dituzte hemendik aurrerako etapak....

Gaes Titan Desert Garmin mendiko bizikletako itzulia jokatzen ari da Joseba Albizu azpeitiarra. Larunbatean hasi zen, eta datorren igandean bukatuko da. Marokon du ibilbidea lasterketak, eta basamortuan barrena izango dituzte hemendik aurrerako etapak. Mendiko bi lasterketak egin dituzte dagoeneko, eta 17. eta 11. bukatu du azpeitiarrak, hurrenez hurren.

Atzo abiatu ziren Marokoko Merzuga udalerrira, eta atseden eguna izango dute gaurkoa. Bihartik aurrera, nabegazio probak izango dituzte.

MRR-Powerade taldearekin ari da lehiatzen azpeitiarra, eta Vidal Celis eta Julen Zubero ditu taldekide. Sailkapen orokorraren bila joan da taldea. Izan ere, «oso talde orekatua» dute, Albizuren arabera. Teledeporte katean ikus daitezke laburpenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide