Larunbatean jokatuko da Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia bi herri horietan. Izen-ematea, berriz, gaur, gaueko hamabietan bukatuko da. 21 kilometroko ibilbidea egiteko, maratoi erdia, 700 lagun inguruk eman dute izena jada; ibilbide motzean, berriz, 160 bat korrikalarik, eta, Roller saioan, 45 patinatzailek. Interesa dutenek, www.azkoitia-azpeitia.com-en egin ditzazkete azken inskripzioak.
Roller saioena lehen lasterketa, 16:45ean, eta maratoi erdia 17:00etan hasiko da. Lehen aldiz, aurreskua eskainiko die hasieran Diego Garcia zenaren familiari, Azkoitian.
Gaur, hitzaldia Azkoitian
Lasterketa berotzen hasteko, hitzaldia eskainiko dute gaur, 11:00etan, Asier Cuevas eta Pedro Muñoz korrikalariek. Entzuleak gaztetxoak izango dira.
Horrez gain, pintxo lehiaketa eta Urola Gustagarri Running & Festa pintxo dastaketa egingo dira Azpeitian, larunbatean. Azken hau egun osoz izango da, eta, pintxo lehiaketa, saioen ostean, 18:00etatik 20:00etara.