Iganderako Santa Engraziko eguna antolatu dute mendizaleek

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 13a

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako Santa Engraziko (Aizarna, Zestoa) eguna antolatu du. Egun guztiko mendi irteera antolatzeaz gainera, Santa Engrazin bertan eta Aizarnan hainbat ekitaldi antolatu dituzte.09:00etan irtengo dute mendizaleek ...

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako Santa Engraziko (Aizarna, Zestoa) eguna antolatu du. Egun guztiko mendi irteera antolatzeaz gainera, Santa Engrazin bertan eta Aizarnan hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

09:00etan irtengo dute mendizaleek Azpeitiko plazatik, eta haur eta gaztetxoak autobusez joango dira Zestoara. Helduek, berriz, Azpeititik Santa Engrazira oinez joateko aukera izango dute. Gero, 18:00etan, Aizarnatik Azpeitira itzultzeko autobusa jarri dute mendizaleek. Autobuserako aurrez izena eman behar da mendizaleen webgunean (www.lagunonakmb.org/eu/). Autobuserako izena emateko azkenengo eguna bihar da; Lagun Onak MBko bazkideek 4 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 6 euro.

Autobusez Zestoara joan eta bertatik 09:30ean abiatuko dira Santa Engrazira. Eguerdian, Beheko bentan salda beroa izango da mendizaleentzako. Gero, haurrentzako jolasak eta erromeria antolatu dituzte. Bazkaltzera, berriz, Aizarnara jaitsiko dira, eta handik 18:00etan Azpeitirako autobusak irtengo du.

Eibar-Ondarroa atzeratuta

Bestetik, Azpeitiko Lagun Onak-eko mendizaleek larunbaterako Gipuzkoako Itzuliko Eibar-Ondarroa irteera zuten iragarrita, baina hori atzeratu egingo dute: «Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia da egun horretan, eta ibilaldia atzeratzea erabaki dugu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide